Tolosa Goierri
San Isidro festak ospatzen ari diraSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
San Isidro festak ospatzen ari diraAmaia Núñez
ALKIZA.
Viernes, 16 de mayo 2025, 20:09
San Isidro festak antolatu dituzte Alkizan ohitura den bezala. Ostegunean, baserritarren omenezko bazkaria egin zen Ostatu jatetxean eta asteburuan ere hainbat ekitaldi egongo dira haur zein helduentzat.
Gaur larunbatarekin, haurren-tzako jolasak antolatuko dituzte 11:00etan hasita eta, jarraian, nerabe eta gazteentzako jolasak egongo dira eguerditik aurrera plazan. Arratsaldean, helduen frontenis finalak hasiko dira 17:00etan. Bihar, Museoen egunarekin bat egingo du Ur Marak eta eguerdian 'Paisaia' erakusketa eta kontzertua izango dira bertan. Arratsaldean, gaztetxo eta gazteen frontenis txapelketako finalak jokatuko dira 17:00etan hasita.
Hurrengo astean jarraipena izango du egitarauak. Maiatzaren 23an, ostiralarekin, trikitixa ikasleek emanaldia eskainiko dute 18:00etan. Igandean berriz, ibilaldi gidatua egingo da Nerea Ixmunake adituaren eskutik. Hernio magalean bizi diren animalien arrastoak jarraitu eta horien inguruko azalpenak emango ditu. Interesatuek www.fagus-alkiza.eus webgunean izena eman dezakete, maiatzaren 21a baino lehen.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.