Tolosa Goierri
San Blas garbigunea astelehenean irekiko da berriroTolosaldeko Mankomunitateko bi garbiguneek ohiko ordutegia berreskuratuko dute
Amaia Núñez
TOLOSALDEA.
Miércoles, 5 de febrero 2025, 20:42
Azken hilabeteetan egokitze lanak egiteko itxita egon ondoren, datorren astelehenean, hilaren 10ean, berriro irekiko du Tolosaldeko Mankomunitateak San Blas Garbigunea. Gune honetara ohiko bilketetan jasotzen diren materialak eraman daitezke, besteak beste, kimaketako hondakinak, etxeko obra txikietakoak, burnia, egurra, plastiko gogorra, eta aba. Mankomunitatea osatzen duten herrietako herritarrek, komertzioek eta gremioek erabili dezakete zerbitzu hau hondakin berezi hauek eramateko.
Astelehenetik aurrera ohiko ordutegia berreskuratuko dute bai Tolosako zein Andoaingo Garbiguneek. San Blas astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:30era egongo da irekita, eta larunbatetan 09:00etatik 13:30era. Andoaingoa, berriz, astegunetan 09:00etatik 12:30era eta 16:00etatik 19:00etara erabilgarri izango da, eta larunbatetan 09:00etatik 13:30era.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.