Tolosa Goierri
San Adrian igarobideko indusketak bisitatzeko aukeraJ. ZABALA
ZEGAMA.
Viernes, 4 de julio 2025, 20:09
Gaurkoz, bisitariek San Adrian igarobidean (Leizarrate) egiten ari diren indusketa arkeologikoak zuzenean ezagutzeko aukera izango dute. Aranzadi Zientzia Elkarteko arkeologoek bertan emango dituzte azalpenak, Udalaren laguntzarekin antolatutako XIX. kanpaina arkeologikoaren barruan.
Aurtengo indusketetan neandertalen erabileraren aztarna berriak berretsi dira, eta horri esker jakin da duela 40.000 urte baino gehiago ere erabili zutela igarobidea babesleku modura.
Euskarazko bisita 10:00etan hasiko da Aldaolako aparkalekutik, eta gaztelaniazkoa 12:00etan. Prezioa helduentzat 6 eurokoa da eta haurrentzat (8-12 urte) 4 eurokoa. Antolatzaileek gomendatzen dute oinetako egokiak eta ura eramatea.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.