Salontzotako herri-afarirako txartelak salgai daude dagoneko

NUÑEZBERASTEGI.

Ohitura den bezala, Salontzo jaietan herri-afaria egingo da aurten ere. Abuztuaren 7an, asteazkenean, zehazki. Bi menu ezberdin daude aukeran, haurrena eta helduena, nahiz eta ez den adin mugarik egongo bata ala bestea aukeratzeko. Txartelak salgai daude jada Urepele elkartean, Ategin, Basurde elkartean eta Udaletxean.

Helduentzako menuan, urdaiazpikoa eta patea, piperrak arrainez beteak, txanpinoiak urdaiazpikoarekin, bakailaoa erromatar erara, saihets hezurrak erreta, Goxua txikia eta sorbetea, edaria, kafea eta kopa dastatu ahal izango dira, 25 eurotan; eta haurrentzako menuan, aldiz, makarroiak, oilasko bularra patatekin, Petit suisse-ak eta freskagarriak izango dira, 10 eurotan. Gainera, menu zeliakoa edo begetarianoa eskatzea ere badago.

Mahaiak taldeka erreserbatzeko aukera egongo da, uztailaren amaierara arte. Gurasoren batek haurrak bere mahaian eduki nahi baditu, mahaiak erreserbatzerakoan adierazi beharko du. Erreserbak egiteko kultura@berastegi.eus helbidera idatzi behar da. Mezuan ondo zehaztu beharko da taldearen izena, lagun kopurua eta taldekideen izen-abizenak.