Salaberria eta Balerdi dira VII. Antton Pebet memorialeko txapeldunak

Pilotariek, antolatzaileek, gurasoek eta babesleek argazki bat atera zuten VII. Antton Pebet memorialeko finalean.. /  ARGAZKIAK ARRATIBEL
Pilotariek, antolatzaileek, gurasoek eta babesleek argazki bat atera zuten VII. Antton Pebet memorialeko finalean.. / ARGAZKIAK ARRATIBEL

Txapelketako pilotari onenaren saria Salaberria nafarrak jaso zuen

IMANOL ARRATIBEL AMASA-VILLABONA.

Amaitu da aurtengo Anttonen omenez joka- tzen den pilota txapelketa. Pilotalekua leporaino beteta, giro aparta eta hiru partida bikain ikusi ahal izan ziren Bear Zana pilotalekuan. Lehen partida borrokatua izan da, emozioa izan da nagusi eta 4 pilotariak kantxan hustu dira. Atzelariak sendo atzetik eta aurrelariak jokaldiak egiten ausartu dira. Ez dute, agian, gehiegi arriskatu, inork ez baitzuen partida galdu nahi. Takoekin eta pilota gogorragoarekin aritu dira eta hori antzeman da kantxan.

«Emakumeen esku pilotan egunerokotasunean ez ezik, gure bultzada erakutsi nahi izan dugu. Bigarren partida ikusgarria izan da. Abiadura izugarrian jokatu dute lau pilotariek. Angeluko Hardoytarrak taldeko joko garbi pilotariek maila ezin hobea eskaini dute gaurko egunean ere, ikuslea aho bete hortz utziz. Villabonan, Behar Zanan errebotea eta joko garbia bizirik mantentzen ditugu egunerokotasunean, eta gaur bezalako egun garrantzitsu batean ere, duen garrantziaren isla erakutsi nahi izan dugu» esan zuten antolatzaileek.

Hirugarren partida begiak itxi eta irekitzerako amaitu da. Salaberriak erakustaldia eman du. Golpez fresko, ideia argi eta garbiekin tantoa harrapatu ahala amaitu du, pilota erraz izkutatuz. 12-1eko abantaila lortu dute konturatzerako. Balerdi atzean sendo egon da, pilota astindu behar zuenean astinduz eta lana egin behar zuenean serio lana eginez. Apezetxea hasieran batez ere defentsan bigun egon da, eraman beharreko pilota batzuk hutsegin baitutu, halere Salaberriak asko asmatu du, egindako 15 tanto izan baitutu partida amai- tzerako garaian. Murgiondok hasiera hotza izan du, Salaberriari pilota ezin kenduz hasi da eta horrek partidaren nondik norakoa zehaztu du. Partidaren erdi partera bi bikoteen lana berdindu da baina hasieran hartutako abantaila handiegia izan da.

Partidako pilotari onenaren saria Salaberriari eman zion antolakun- tzak. Sari banaketarekin hasi aurretik, Iñaki Lizaso antolatzaile eta Behar Zanako kideak, Iñaki Otaegirekin batera, oroigarri bat eman zioten Eneko Maiz Lasarte Behar Zanako pilotariari, Munduko Txapelketa Nagusian trinketean eskuz banaka lortutako bigarren postuagatik.

Eskuz binaka neskak elite mailan emaitzak hauek izan ziren: Olatz Arrizabalaga- Nora Mendizabal 22 Arrate Bergara- Miriam Arrillaga 19 Joko garbi binaka elite mailan: Driolet-De Paredes 30 Sistiague-Karrikaburu 35. Eskuz binaka finala Murgiondo-Apezetxea 8 Salaberria-Balerdi 22.