Saiatzen 25. urteurrena ospatu zuten

Saiatzen 25. urteurrena ospatu zuten

Mende laurdena bete du Saiaz Zerbitzuen Mankomunitateak eta ospatzeko ekitaldi berezia egin zuten atzo. Albizturko, Beizamako, Errezilgo eta Bidania-Goiazko ordezkariak elkartu ziren Bidaniko Iriarte Jauregian. Urte hauetan udaletxetan egon diren ordezkari politikoez eta langileez gain, mankomunitatean lanean aritu diren zaintzaile eta langileak elkartu ziren. Ekitaldiari hasiera emateko bideo emanaldia izan zen, 25 urte hauetan egin den lana laburbiltzen zuena. Ondoren, bertaratu guztientzako hamaiketakoa izan zen. Gainera, argazki erakusketa ere egin zuten, datozen asteetan lau herrietan ikusgai izango dena.