Saiaz Mankomunitatearen 25. urteurrena ospatuko da gaur

NÚÑEZ BIDANIA-GOIATZ.

Duela 25 urte sortu zuten Bidania-Goiatz, Errezil, Albiztur eta Beizamako udalek Saiaz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, eta urteurren berezi hori ospatzeko ekitaldi berezia antolatu dute gaur goizean. Bidaniko Iriarte Jauregian izango da ekitaldia, goizeko 11:00etan. Bertan, urte horietan guztietan antolatutako ekimenen argazki emanaldia eskainiko da, baita bertaratuentzako hamaiketakoa eta argazki-erakusketa ere.