Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Sahararen aldeko XIII. lasterketa, bihar

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Sábado, 23 de febrero 2019, 00:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ormaiztegiko Sahara Kross taldeak biharko Sahararen aldeko XIII. lasterketa antolatu du. Orain hamahiru urte Ormaiztegiko herrikide batzuk elkartu eta Sahara Kross taldea osatu zutenetik urtero antolatzen dute aipaturiko proba. Udalaren laguntzarekin eta beste hainbat elkarte eta enpresekin elkarlanean, Sahararen aldeko lasterketa herrikoia gauzatzen dute Ormaiztegin osatutako ibilbidean zehar.

Lasterketaren helburuak zehazteko orduan aldarrikapena, kirola eta alde ekonomikoa bateratzea pentsatu zuten. Antolatzaileek ardatzak finkatu eta gero, lasterketaren planteamendua apala eta garbia da. Antolatzaileen nahia, egun bakar batetan bada ere, jendea Saharar herriaz gogoratu araztea da.

Azken hilabeteetan Sahara-Kross elkarteko kideak etenik gabe ari dira bihar ospatuko den lasterketa herrikoia antolatzen. Hainbat erakunde, enpresa eta norbanakoen laguntza ere jasoko dute probaren antolakuntza lanean.

Izen emateetatik eta gainontzeko diru bilketetatik lortuko den diru laguntza, txikia izango bada ere, Saharako kanpamentuetara bidaliko da, urtez urte egin izan duten bezala. Iaz lortu zuten diru-laguntza edateko ura (bidoiak) erostera bideratu zuten. Errefuxiatu guneetan berez ezer ez dutenez, eta guztia kanpotik eraman behar izaten dute eta, oinarrizkoenak diren gaiak ere bai.

Lasterketaren ezaugarriak

Goizeko 11:00etan emango zaio probari hasera, eta herrian zehar prestatu den ibilbidean gauzatuko da.

Bi lasterketa burutzeko aukera izango da, bata zirkuitu luzea, 10 kilometroko luzerakoa eta bestea 4,5 kilometroko lasterketa. Proba nagusia gehiegi iruditzen zaienentzako eta jai giroaz goza ahal izateko, aurtengoan ere, lasterketa testimoniala gauzatzeko aukera izango da. Parte hartu nahi duten haur eta heldu guztientzat irekia dagoena. Eguerdiko 12:15ean emango zaio hasera eta kilometro bateko ibilbidea burutu beharko da.

Izen-emateak www.kirolprobak.com egin daitezke edo egunean bertan jarriko diren izenemate mahaietan 9:30eatik 10:20etara bitarteko orduegian. Testigantza lasterketarako edo diru-laguntza bat emateko informazioa www.sahara-cross.com orrian duzue.

Probaren amaieran salda, pintxo eta jatekoak banatuko dira. Parte hartzaileentzat kamisetak egongo dira. Amaieran opariak eta jatetxeek emaniko jatorduak zozketatuko dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios