Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Tolosa Goierri

Sahararen aldeko material bilketa egingo da eskolan eta udaletxean

A. N.

amezketa.

Jueves, 30 de enero 2025, 20:14

Aurreko urteetan bezala, Tolosaldea Sahararekin elkartearen aldeko material bilketarekin bat egin du Amezketako Udalak. Helburua Saharako Errefuxiatu kanpamenduetarako janaria zein materiala jasotzea da.

Lagundu nahi duten herritarrek Zumadi eskolan edota udaletxeko sarreran utzi dezakete materiala edota janaria plastikozko poltsatan sartuta.

Ohikoa den bezala, iraupen luzeko jakiak eskatzen ditu elkarteak, besteak beste, arroza, lekaleak, atuna eta sardinak oliotan, pasta, olioa edota azukrea. Gainera, haurrentzako zein helduentzako pixoihalak, konpresak eta eskolarako materiala ere jasoko dira. Datorren otsailaren 7ra, ostiralera arte, egongo da materiala uzteko epea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sahararen aldeko material bilketa egingo da eskolan eta udaletxean