
Goierri
Sahararen aldeko elkartasun asteburu borobila ospatu zuten OrmaizteginSecciones
Servicios
Destacamos
Goierri
Sahararen aldeko elkartasun asteburu borobila ospatu zuten OrmaizteginOrmaiztegik Sahararen aldeko elkartasun asteburua ospatu du, eta bertan musika, kirola eta herritarren parte-hartzea uztartu dira kausa solidario bati babesa emateko. Bi egun iraun duen egitasmo honek jendetza bildu du, bai ostiralean egindako kontzertuetan, bai igandean burutu den kros herrikoian. Antolatzaileek azpimarratu moduan, asteburuko helburu nagusia Saharako biztanleei laguntza ematea izan da, eta horretarako bildutako diruaren zati bat Saharako elkartasun proiektuetara bideratuko da.
Ostiral gauean eman zitzaion hasiera asteburu solidarioari, Zubipe frontoian antolatutako musika jaialdiarekin. Iluntzean, hainbat musikari igo ziren oholtzara, eta bertaratutakoek kontzertu ederrez gozatzeko aukera izan zuten. Taula gainean izan ziren, besteak beste, Xabi Solano, Ines Osinaga, Mugan, Bele, Oilar Beltzak eta Postal Kolekzionistak. Haien doinuek frontoia bete zuten, eta ikusleen erantzuna ezin hobea izan zen; jende andanak parte hartu zuen ekimenean, elkartasunari eta musikari espazio bat eskainiz. Antolatzaileen hitzetan, aurten ere jaialdiak arrakasta handia izan du, eta parte-hartzaileen ilusioa eta konpromisoa nabarmendu zituzten.
Helduentzako lasterketak bi distantzia zituen aukeran: 5 kilometroko proba laburra eta 10 kilometroko luzeagoa. Aurten, ibilbidean aldaketa txiki bat egon zen, eta parte-hartzaileek aldapa berri bati aurre egin behar izan zioten, erronka handituz. Lasterketa laburrean, Adrian Pajares lazkaotarra helmugaratu zen lehenengo postuan, eta emakumezkoetan, Nagore Lizardik irabazi zuen. Distantzia luzean, Xabi Sánchez eta Joseba Eskudero idiazabaldarrak elkarrekin iritsi ziren helmugara, eta emakumezkoetan, Enara Agote izan zen garaile.
Lasterketarekin eman zitzaion amaiera Sahararen aldeko asteburuari, eta antolatzaileek ekimenaren arrakasta azpimarratu zuten. Herritarren parte-har-tzeak, bai musika jaialdian, bai lasterketan, argi utzi zuen Ormaiztegiko bizilagunek saharar herriarekikoekiko duen konpromisoa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.