Saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko material bilketa

GOIKOETXEA AMEZKETA.

Tolosaldea Sahararekin elkarteak saharar errefuxiatuen kanpamenduetara bidaltzeko produktu bilketa jarri du martxan hilaren 31ra arte , eta Amezketako Udalak bat egin du kanpaina horrekin. Hala nahi duten herritarrek, beraz, honako produktu hauek utz ditzakete udaletxeko sarreran, plastikozko poltsetan: arroza, lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, pasta, olioa, azukrea, konpresak, pixoihalak eta eskola materiala (koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak...).