Tolosa Goierri
Saguzar Gaua egingo da bihar iluntzean gaueko ibilaldiarekinA. N.
amezketa.
Miércoles, 18 de junio 2025, 20:26
Saguzarren gaua antolatu dute Amezketako Udalak ,Buruntzunzin mendi elkarteak eta Zumadi eskolak bihar iluntzerako. Hitzordua 21:30ean jarri dute plazan eta nahi duten herritar guztiek parte hartu ahal izango dute.
Bertan, Jon Fontela Natur-tzaindia elkarteko kideak azalpenak emango ditu saguzarrak ezagutzera emateko. Ondoren, ibilbide gidatu bat egingo da saguzarrak ikusteko asmoarekin Pello Zabala gunea eta zentralaren inguruetan. Ibilbidea haur zein helduentzako egokia da. Parte hartu nahi dutenek linterna eraman beharko dute.
Arnasketa saioa bihar
Bestalde, Haritz Saez de Nanclares herritarrak arnasketa saio bat antolatu du bihar ostiralerako. Interesa duten herritarrek parte hartu ahal izango dute bertan. Hala ere, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea 659 059 935 telefonora deituta.
Ordu eta erdi inguruko saioa izango da, 17:30etatik aurrera Pernando Amezketarra Kultur etxean.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.