Borrar

Tolosa Goierri

Sagarrondoen udako inausketari buruzko ikastaro praktikoa datorren asteazkenean

J.Z.

gabiria.

Jueves, 26 de junio 2025, 20:49

Sagarrondoen udako inausketa gero eta garrantzitsuagoa da azken urteotan, eta hori kontuan hartuta, Gabino Muruak ikastaro praktikoa eskainiko du uztailaren 2an, datorren asteazkenean, Gabirian. Saioa arratsaldeko 15:30ean hasiko da, eta eguraldi txarra eginez gero, beste egun batean egitea aurreikusi da.

Udako inausketaren bidez lortzen da arbolaren egitura egokitzea, fruituen kalitatea hobetzea eta barrualdea behar bezala aireztatzea. Horregatik, garai aproposa San Joan ingurua izaten da, eta ikastaro honek une egokian emango du aukera teknikak zuzenean eta modu praktikoan ikasteko.

Saioan parte hartzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 679 972 372 telefono zenbakira deituta.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sagarrondoen udako inausketari buruzko ikastaro praktikoa datorren asteazkenean