Borrar
Gabino Muruak zuzenduko du txartaketari buruzko saioa. G.M.
Sagarrondoen inausketa eta txertaketari buruzko ikastaroa

Gabiria

Sagarrondoen inausketa eta txertaketari buruzko ikastaroa

Gabino Muruak, datorren otsailaren 26an saio praktikoa eskainiko du, sagarrondoen zaintzan sakontzeko

Sábado, 15 de febrero 2025, 19:23

Aurreko urteetan bezala, Gabirian fruta-arbolen, eta bereziki sagarrondoen, inausketa eta txertaketa ikastaro praktikoa eskainiko du Gabino Muruak. Saioa otsailaren datorren astean, hilaren 26an izango da, arratsaldeko 15:30ean hasita, eta hiru ordu inguruko iraupena izango du. Eguraldiak laguntzen ez badu eta euria egiten badu, saioa atzeratu egingo da, baldintza egokiak izan arte. Muruak emandako jarraibide eta gakoak, modu praktikoan ezagutzeko aukera baliatu nahi da kurtsoan, beraz, eguraldi egokia beharrezkoa izango da.

Ikastaroan, inausketa teknikak ez ezik, azkenaldian inguruan zabalduz doazen 'Geneva' txertagaiei buruzko azalpenak ere emango ditu Muruak. Bereziki 'G41' eta 'G214' patroien ezaugarriak landuko dira kurtsoan zehar, sagarrondoen ekoizpenean dituzten abantailak azpimarratu eta errepasatuz.

Saioan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute, 679 972 372 telefono zenbakira deituz. Gabinok, gogoratu du ere txertaketa praktikatzeko, komenigarria dela bakoitzak bere labana bertaratzea, eta inausketa saioan parte hartu nahi dutenek berriz, guraizeak ere eramatea gomendatzen du, ikasitakoa momentuan praktikan jartzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sagarrondoen inausketa eta txertaketari buruzko ikastaroa