Borrar

Sagar gutxi baina festa asko Gabirian

Sagar, menbrillu eta ezti lehiaketek parte hartze aipagarria izan dute Gabirian, sagar uzta urte 'tristea' izan den urte honetan

Igandea, 16 azaroa 2025, 14:44

Comenta

Gabiriako plazak igande goizaldean XXIII. Errezil Sagar Eguna hartu du. Urtea onena izan ez den arren, herriko ekoizleek eta artisauek maila eman dute, eta jendeak gogotsu erantzun dio azokari. Hamabi postu jarri dituzte baserriko produktuekin, artisautzarekin eta sagar mota ugariren erakusketarekin.

Antolatzaileek nabarmendu dute aurten ezurtea izan dela. Iazko oparoaldiaren ondoren, sagar uzta %80 arte jaitsi dela kasu askotan. Errezil sagarrak bereziki jasan du beherakada. Udaberriko eguraldi zakarrak, euriak eta hotzak loraldian izan zuten eragina, eta harrak zein tximeletek ere kalte handia egin dute. Haizeteek ere ale ugari eroriarazi zituzten. Hala ere, azokarako mailako uzta biltzea lortu dute hainbat ekoizlek.

Lehiaketetan parte hartzea ona izan da. Sagar Goxo txapelketan 9 lagunek hartu dute parte, eta garailea Nekane Agirre (Gabiria) izan da. Errezil Sagar txapelketan 6 ekoizlek aurkeztu dutzte beren saskiak. Sariak Gabirian gelditu dira, Xabier Arratibel, Joxe Antonio Elosegi eta Gabino Murua nabarmendu bait dira, orden horretan.

Ezti txapelketan ere 9 parte hartzaile izan dira. Hirugarren postua Beñat Elortzak (Segura) eskuratu du. Bigarrena Juan Elgarresta (Gabiria) izan da, eta lehen saria Igor Altunak eraman du Lazkao aldera.

Gaztetxoek ere beren txokoa izan dute ere. Konpota, sagar errezel eta txokolatearekin egin dute lan, eta bertako ekoizleen produktuak erosteko eta dastatzeko aukera zabaldu dute.

Sagar moten erakusketak ere arrakasta izan da. Iaz baino handiagoa izan da eta 50 bat sagar mota jarri dituzte ikusgai. Gainera, beste fruta batzuk ere agertu dira, hala nola madariak, kiwia eta mizpirak.

Egitarauari jarraituz, goizeko hamarretan zabaldu dira azoka eta erakusketak. Ondoren etorri dira lehiaketen hasiera, sagar motei buruzko azalpenak eta menbrillu dastaketa. Eguna sari banaketarekin eta azokaren itxierarekin bukatu da.

Uzta eskasa izan arren, Gabiriarrek argi utzi dute errezil sagarrak eta herriko ekoizleak sasoian daudela oraindik ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sagar gutxi baina festa asko Gabirian