Rufino Murgiaren omenezko martxa egiteko bilera, bihar Gerrikon

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOLAZKAO.

Urrian ospatuko den Rufino Murgiaren omenezko txirrindularitza martxa aurrera eramateko laguntza eskatzen ari dira herrian. «Dakizuen bezala, lan handia da mota honetako proba bat antolatzea eta jende askoren laguntza beharko dugu. Horretarako, bihar, Lazkaoko Gerriko elkartean arratsaldeko 19:00etan ospatuko den bileran parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan probaren nondik norakoak azalduko dira, bakoitzak eskaini dezakeena jaso eta lanen banaketa egingo da. Bertan ikusiko dugulakoan elkar, mila esker aldez aurretik», adierazten dute antolatzaileek.