Bai Reformaseko hiru taldeek etxean jokatuko dute

Zelaan bi partida jokatuko dira gaur eta beste bat bihar. /  M.C. ELORZA
Zelaan bi partida jokatuko dira gaur eta beste bat bihar. / M.C. ELORZA

Mutilen partidak gaur izango dira eta neskena aldiz, bihar

M.C. ELORZA IDIAZABAL.

Asteburu honetan Idiazabal Bai Reformaseko 3. mailako senior mutilek gaur iluntzeko 20:30ean jokatuko dute ligako 14. jardunaldia Gamon K.E. Tanatorio Oarso 'B' taldearen aurka. Lehen mailako mutilek segidan jokatuko dute, gaueko 22:15etan, Anoetaren aurka.

Bair Reformaseko senior neskek bihar, larunbatean,arratsaldeko 18:00etan jokatuko dute seigarren jardunaldiko partida Eskoriatzaren aurka. Hiru partidak Zelaako kiroldegian jokatuko dira.

Bestalde, pasa den asteburuan hirugarren mailako senior mutilek jokatuko zuten eta ez zuten punturik lortu. 5 eta 4 galdu zuten Anoetan. Golegileak Jon Mendizabal (2), Aimar Balerdi (1) eta Aitor Irizar izan ziren (1).

Lehengo mailakoek eta neskek ez zuten partidarik izan.

 

Fotos

Vídeos