Borrar
Amaieran Sutargiko ekonomia zirkularreko tailerreko langileekin argazkia atera zuten. A. NÚÑEZ

Alegia

GK Recycling Klusterrak Sutargi proiektuaren eredua ezagutu zuen

Berrerabilpen sektoreko enpresetako ordezkariek enpresaren eredu ekosozialaren berri eman zuten, bertan egiten duten lana azalduz

Amaia Núñez

Alegia

Jueves, 22 de mayo 2025, 20:39

Gipuzkoako berrerabilpen sektoreko klusterrak Sutargi enpresan berrekin zien elkarteko kideen bilerei. Bertan GK Recycling berrerabilpen eta birziklatze klusterreko hainbat ordezkari hartu zituen. «Gipuzkoak ekonomia zirkularrean oso indartsua den enpresa-ekosistema bat du, eta topaketa hauei esker sinergiak sortu, ezagutza partekatu eta eredu lehiakorrago, berde eta inklusiboago baterantz aurrera egin daiteke», azpimarratu zuen Jose Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak.

Recycling Top izenburupean, topaketak ekonomia zirkularreko esperientzia arrakastatsuak ikusaraztea du helburu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak antolatuta. 150 enpresa baino gehiagok parte hartzen dute GK Recycling klusterrean. Sutargiko arduradun eta langileek enpresaren eredu ekosoziala transmititu zuten. Plantilan desgaitasuna edota gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak dira gehiengoa, 264 zehazki, eta 29 desgaitasunik gabekoak.

Gaur egun lau negozio lerro dituzte, altzariak, prozesu osagarriak, soziosanitarioa eta ekonomia zirkularrera bideratuak. Atzo, Bazurka poligonoan kokatuta dagoen azken alor honetan egiten duten lana ikusi zuten zuzenean.

Joan den azaroan Txemi Cantera Saria jaso zuen Asle Euskadiko Lan Sozietateen Elkartearen eskutik, lan-aukera inklusiboak sortzen egindako lanagatik, parte-hartzea, elkartasuna eta gizarte-ekonomiaren balioak sustatuz.

Enpresaren berri izan ondoren, instalazioak ezagutu zituzten eta langileek ere lan prozesuak azaldu zizkieten. Talde-dinamika txiki bat ere egin zuten saioa amaitzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco GK Recycling Klusterrak Sutargi proiektuaren eredua ezagutu zuen

GK Recycling Klusterrak Sutargi proiektuaren eredua ezagutu zuen