Rafa Berasategiri 'Urteko Nafarra' saria eman diote

Asisko Urmenetak eman zion saria Rafa Bersategiri. / DV
Asisko Urmenetak eman zion saria Rafa Bersategiri. / DV

Museoa 2008an ireki zuen Berasategik eta bertan antzinako ohiturak eta egunerokoak ikus daitezke

A. ETXEBERRIA SEGURA.

Gasteizko Martin Ttipia Kultur Elkarteak 'Urteko Nafarra' saria eman dio Rafa Berasategiren Errastiolatza erakustokiari. «Euskaldunen nafartasun politikoa Goierrin aldarrikatzea» nabarmendu dute Martin Ttipia elkartekoek Berasategiri aitortza hau egiteko garaian, Errastiolatza erakustokian egiten duen lanarekin batera.

Museoa 2008an ireki zuen Berasategik eta bertan antzinako ohiturak eta egunerokoak ikus daitezke, alor desberdineko beste hainbat gauzekin batera. Segurako eraikin historikoen hainbat maketa ere eginak ditu. Rafari oroigarria ematearekin batera, egun pasa egin zuten Martin Ttipia elkartekoek Seguran.

 

Fotos

Vídeos