'Pumori, mendiaren alaba', asteartean Arerian

Pumori bere 'ama' gipuzkoarrarekin. /  DV
Pumori bere 'ama' gipuzkoarrarekin. / DV

A.A.

Aste honetan Arerian 'Ralph rompe Internet' eta 'Gente que viene y bah' ikusteko aukera izango da. Lehena bihar, larunbatean, eta igandean, 17:00etan eskainio da eta etxeko txikienei zuzendua dago. Eta bigarrena bihar, 19:30ean eta 22:00etan, igandean 19:30ean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 21:30ean.

Gainera, asteartean, 'Pumori, mendiaren alaba' ere proiektatuko da. 2001ean Pumori mendian hildako euskal mendizaleei omenaldia egin eta Suku Maya gazte nepaldarrari laguntzeko egindako filma da. Baleukok ekoitzi du, Alex Txikon mendizalearen laguntzarekin.

Sarrerak 5 euroan

Himalayara joandako gazte haien esperientzia ezagutzeko, haiek omendu eta SOS Himalaya erakundearen bidez Maya gazteari laguntzeko egindako proiektua da. Emanaldia 20:15ean izango da eta sarreraren kostua 5 eurokoa. Bildutako dirua SOS Himalaya erakundearentzat izango da.