San Prudentzioak azken orduetan Lazkaon

Tomaxen abenturekin gozatzeko aukera izan zuten txikienek Lazkao Txiki plazan. / A. ALARCIA
Tomaxen abenturekin gozatzeko aukera izan zuten txikienek Lazkao Txiki plazan. / A. ALARCIA

Herriguneko jaiak gaur amaituko dira eta Lazkaomendik hartuko du lekukoa ostiralean

A. ALARCIA LAZKAO.

Kuadrilla eguna ospatu zen atzo Lazkaon eta eguraldia lagun, herriko jaietako amaiera gertu dagoela adierazen duen egun berezi hontaz disfrutatu zuten lazkaotarrek goizetik ilun-tzera.

Gaur, maiatzak 1, aurtengo jaiei agur esatea tokatzen zaie. Igeriketa erakustaldiak, bakailao lehiaketa eta urrezko aizkorak errematea emango die San Pruden-tzioei goizean eta dantza suelto txapelketak, tokak eta Xaibor eta Demode Quartet taldearen musikak arratsaldean.

Dena den, gehiagorako gogoz geratu denak, Lazkaomendin dauka aukera, datorren asteburuan, festarekin jarraitzeko. Ostiralean jaurtiko dute txupinazoa, arratsaldeko seiretan, Lartxai elkartetik. 18:30ean talo tailerra egingo da eta 19:30ean, karaokea Lartxaien.