Prozesioa, meza, bazkaria eta erromeria

YARZA

12:45ean Udaletxetik prozesioa egingo dute txistulariek lagunduta San Martin elizaraino, eta ondoren meza ospatuko du zaindariaren omenez Xabier Iturrioz apaizak. Bazkaldu ostean, erromeria.