Preso eta senide adinduei buruzko dokumentala aurkeztuko dute bihar

MIRIAM ARANDIA IBARRA.

'Dispertsioaren hegiak: adineko pertsonak eta dispertsioa' izenburupean, preso eta senide adinduen egoera zein den azalduko dute bihar, bideo emanaldi baten bitartez; Ibarrako kultur etxean izango da, 19:00etatik aurrera.

Bertan hartuko dute parte Etxerateko bozeramailea den Urtzi Errazkinek eta Tolosaldeko mediku batek. Ikus-entzunezkoa 35 minutukoa da, eta ageri diren senideen testigantzak ezagutzeko aukera izateaz gainera, Tolosaldeko zenbait senidedun ere bertaratuko dira emanaldira euren esperientzien berri emateko.

Viaje a Madrid

El club Bizi-Nahi de Ibarra ha abierto el plazo para inscribirse en el viaje a Madrid y alrededores que tendrá lugar del 30 de septiembre al 5 de octubre. El precio será de 474 euros, con 150 euros de antelación.