Tolosa Goierri
Postal kolekzionistak taldearen kontzerturako sarrerak salgaiSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Postal kolekzionistak taldearen kontzerturako sarrerak salgaiA. N.
ALEGIA.
Martes, 28 de enero 2025, 20:41
Disko berriaren aurkezpen kontzertua eskainiko du Postal Kolekzionistak taldeak otsailaren 7an, ostiralarekin, zinean 22:00etan. 2024ko abenduan kaleratu zuten 'Ezusteko kantak: errinozerontea' izeneko diskoa eta lan horren aurkezpen birako laugarren emanaldia izango da Alegian emango dutena.
Iñigo Asensio gidari duen boskoteak beste hiru disko ditu aurrez argitaratuak: 2019an 'Azken Gaua Hirian' kaleratu zuten, 2021ean 'Bagoi Hutsak' eta 2023an 'Ezusteko Kantak' izeneko EPa.
Zazpi abestik osatzen dute 'Ezusteko kantak: errinozerontea' kaleratu berri duten diskoa eta horiez gain, aurreko diskoetako abestiak ere entzun ahal izango dira talde tolosarrak zinean emango duen kontzertuan. Emanaldi horretarako sarrerak gaur, asteazkena, jarriko dira salgai kultur etxean, eta 10 euroko prezioan izango dira.
Aurten ere Langaurre Eguna ospatu nahi da udaberrian eta hori prestatzeko bilera irekia egingo du Kultura Batzordeak datorren astelehenean, otsailaren 3an, 18:30ean Kultur Etxean. Egun horren inguruan zerbait antolatzeko prest egongo liratekeen herritarren proposamenak jasoko dira bileran, elkarrekin egitarau osatua aurrera eraman ahal izateko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.