La Porteña Tanto Trío Lazkaon ostiral honetan

Taldeko bi kide. /
Taldeko bi kide.

Europa mailako tango talde ezagunak emanaldia egingo du Arerian

A.A.

Europa mailan tango talderik ezagunenetariko bat eta esanguratsuenetako bat da La Porteña Tango Trío eta Lazkaon izango da ostiralean, otsailak 22, Areria aretoan. Saioa 20:15ean hasiko da eta sarrerak aurrez eskura daitezke, udaletxean (12 euro).

La Porteña Tango Trío taldea sei kidek osatzen dute: Alejandro Picciano da zuzendaria (gitarra ere berak jotzen du); pianoan Federico Peuvrel aritzen da, eta bandoneon-a Matias Piccianok jotzen du. Hauei eta Eugenia Giordano taldeko abeslari ezagunari, Damian Roezgas eta Amira Luna dantzari gazteen talentua batu behar zaio gainera, 2015ean Munduko Tango Txapelketako finalista izandakoak.

¡Qué me van a hablar de amor! ikuskizuna eskainiko dute, Hector 'Chupita' Stamponi konpositore ezagunari egindako omenaldia den hirugarren diskoa lazkaotarrei aurkeztuz. Talde argentinarrak herrialdeko abesti eta dantza klasikoen inguruan egiten duen errepaso bikaina ikusi ahalko da Lazkaon egingo duen emanaldian. La Porteña Tango Trío-k atmosfera berezia sortzen du beren ikuskizunetan «Kontakizun handiak ukitu dibertigarriekin uztartuta» aurkezten dituzte, taldekideek azaldu dutenez «baina beti kontuan hartuz tangoa oso dantza herrikoia dela, gertukoa, munduko edozein herrialdetako eta adin guztietako publikoari zuzendutakoa».