Bi lan poltsa osatuko ditu Udalak

YARZA LEABURU-TXARAMA.

Leaburu-Txaramako udalak herri lanetarako eta garbitzaile lanetarako behar duenean kontratazioak egiteko lan-poltsa osatzen ari da. Lan-poltsak herritarrei zuzenduak egongo dira eta hurrengo ostiralera, hilaren 27ra, arte egongo da izena emateko epea. Herri lanetarako lan-poltsarako beharrezkoa izango da erremintak maneiatzean jakitea eta herriko lanak egiteko gaitasuna izatea. Garbitzaile lanetarako garbiketa lanetan esperientzia izatea kontuan hartuko da. Gainera, lanetarako beharrezkoa izango da B1 gidabaimena izatea eta euskaraz jakitea baloratuko da. Informazio gehiagorako zein lan-poltsatan izena emateko udaletxera deitu daiteke, 943675931 telefono zenbakira.

 

Fotos

Vídeos