Tolosa Goierri
Plaza Etxeberri enpresa pribatu bati doan uztea salatu du EAJ-kEH Bilduren Udal Gobernuak «mesede tratua» egiten duela azaldu dute jeltzaleek
Amaia Núñez
ZIZURKIL.
Martes, 19 de marzo 2024, 20:40
Duela urtebete Udal Gobernuak Plaza Etxeberri eraikineko sotoa HerriBizigune koopetaribari uztea onartu zuen. Zizurkilgo EAJ-PNV taldeak «espazio publikoa enpresa pribatu bati doan lagatzea» salatu du. «Enpresa honek bere bazkideak bakarrik artatzen dituen jarduera ekonomikoa du. Erregistroan kooperatiba gisa inskribatuta dago eta bere helburu soziala bazkideentzako eta familiartekoentzako produktuak salmentan eskaintzea da», azaltzen dute.
EAJ taldeak argitzen du «udaleko bilkura askotan» salatu duela egoera hau «eta herriko gainerako establezimenduekin alderatua bidegabekeria da». Ildo beretik, «web orriaren arabera, ekoizle gehienak ere ez dira Zizurkilgoak». Izan ere, gogoratu dute Udalak Plaza Etxeberri erosi zuen «kreditu bidez 750.000 euroren truke, zizurkildar guztien diruarekin ordainduz eta orain esaten digute egin beharreko inbertsioa milioi bat euroko kostua izango duela».
Horrela, ohar baten bidez azaldu du, «kooperatibak atzeratu egin du dagokion erregistroan inskribatzea, eta 2024ko urtarrilaren 18an onartu zen. Orduan, 2019ko amaieratik, lehenik elkarte gisa eta orain enpresa gisa, Plaza Etxeberriko sotoan garatu du bere jarduera ekonomikoa, tokiko eta itundutako zerga guztien ordainketak saihestuz». Zentzu horretan, «EH Bilduk enpresa pribatu bati ematen dion mesede-tratua» salatu du.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.