Tolosa Goierri
Plan Orokorraren proposamenen balorazio saioa egingo da asteazkeneanA. N.
lizartza.
Osteguna, 16 urtarrila 2025, 20:11
Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berritzeko proiektuarekin aurrera doa Lizartzako Udala eta, datorren asteazkenean, hilaren 22an, gaiaren inguruko saio berri bat egingo du. Bertan, orain arte jasotako proposamenak baloratuko dituzte.
Saioa udaletxeko aretoan egingo da 18:30etik 20:00etara eta herritar guztiak daude bertan parte hartzera gonbidatuak.