Plan Orokorraren aurrerakin dokumentua jendaurrean jartzea onartu du Udalak

GOIKOETXEA AMEZKETA.

Amezketako Udalak Hiri Antolamendu Plan Orokorraren aurrerakin dokumentua jendaurrean erakusgai jartzea adostu zuen uztailaren 26ko osoko bilkuran. Bada, egin beharreko izapideen ostean, jadanik herritarrek eskura dute dokumentu hori. Udaleko webgunean deskargatu daiteke edo udaletxean bertan kontsultatu daiteke paperean. Bi hilabeteko epean egongo da erakusgai eta denbora tarte horretan herritarrek iradokizunak eta alternatibak aurkezteko aukera izango dute. Dokumentu horren edukien artean, azken hilabeteetan Amezketan gaiaren inguruan egindako parte hartze prozesuaren ingurukoak daude.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos