Piriniotara bi egunetako mendi irteera antolatu da

YARZA BERROBI.

Bi eguneko irteera antolatu da Berrobitik Piriniotara, uztaileko bigarren astebururako. Irteera larunbatean egingo da, hilak 14an, goizeko 6:00etan. Egun horretan Anayet-eko ibonera ibilaldia egingo da, 12 kilometrokoa.

Gaua Pueyoko Albergean igaroko da eta igandean Ibon Urdinak eta Bachimaña ibilaldia egingo da, 16 kilometrokoa.

Irteera herritar guztiei irekia dago, adin txikikoek arduradun batekin joan beharko dute. Prezioa 40 eurokoa da, garraioa eta aterpetxea barne, baita afaria eta gosaria. Izena ematea irekia dago jada www.berrobibizia.eus webgunean.

Izen-ematen dutenei kontu korronte zenbakia emango zaie ordainketa bertan egin dezan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos