Borrar

Tolosa Goierri

'Les Pires' filma Areria zineman, doan, gaur arratsaldean

J. Z.

Lazkao.

Lunes, 9 de junio 2025, 20:06

Gaur, 18:45ean, Areria zinemak Frantziako 'Les Pires' (2022) filma eskainiko du doan, jatorrizko bertsioan (frantsesez) eta euskarazko azpitituluekin. Proiekzioa zineklubaren eskaintzaren barruan kokatzen da, eta herritar guztiei irekita dago.

99 minutuko iraupena duen filmak Boulogne-Sur-Merren (Frantziako iparraldean) kokatutako Picasso auzoan girotutako istorio bat kontatzen du. Bertan, film baten grabaketa abiatzear da, eta castingean lau nerabe aukeratzen dituzte: Lily, Ryan, Maylis eta Jessy. Hautaketa honek auzokoen harridura pizten du: zergatik aukeratu dituzte 'okerrenak'?

Gizartearen aurreiritziei eta irudikapenaren botereari buruzko hausnarketa da Les Pires.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Les Pires' filma Areria zineman, doan, gaur arratsaldean