107 pilotari Santio pilota txapelketan

Gaur eta ostegunean, Nagusi mailan, final zortzirenak jokatuko dituzte

I.A. AMASA-VILLABONA.

Jada hiru aste pasa dira Villabonako Santio Jaien pilota txapelketak hasi zirela. Behar Zanak bost txapelketa antolatu ditu eta egun hauetan jokatzen ari dira. Olaederra kiroldegiko frontoian, uztailak 24ko final egunerarte, eskuz binaka txapelketa herrikoia eta frontenis banakako txapelketak jokatzen ari dira 18:30etatik aurrera. Astelehen eta asteazkenero frontenis banakakoak jokatzen ari dira. 13 mutilek parte hartu dute. Astearte eta ostegunero, berriz, eskuz txapelketa herrikoia jokatzen ari da, pilota goxoaz. Bertan 9 bikotek parte hartu dute.

Bear Zana frontoian berriz hiru txapelketa jokatzen ari dira 18:30etatik aurrera: emakumezkoak palan, pala gomaz (bi neska ere badabiltza mutilekin batera) eta eskuz Santio txapelketa federatuena. Azken torneo honetako txapeldunak gainera, gabonetako Antton Pebet torneoarako txartela irabaziko du. Final hauek uztailaren 27an jokatuko dira.

Astelehen eta astezkenetan, pala gomaz ari dira. 11 bikotek parte hartu dute. Astearte eta ostegunetan Santiotako nagusi txapelketa jokatzen ari da eta 20 bikote ari dira jokoan. Eta ostiraletan emakumeak palaz ari dira, 7 bikote denera. Beraz, 107 pilotari ari dira festetako torneoetan parte hartzen.

Gaur, eskuz binaka Santio txapelketa Nagusi mailan, final zortzirenak jokatuko dituzte 19:00etan. Eskudero-Elizegi vs Juaristi-Juaristi eta Canabal-Aldave vs Orbegozo-Oliden. Eta ostegunean, Urkizu-Labaka vs Jauregi-Aranburu eta Barandiaran-Santxez vs Ollo-Mariezkurrena. Final laurdetan lau bikote daude partida hauen irabazleen zai: Lizaso-Esnaola Behar Zanakoak. Urmeneta Urruzola, iazko txapeldunak Eple-Atzapar taldekoak. Apezetxea-Murgiondo Azpeiti-Ilunpekoak eta Urbieta-Aizpitarte Behar Zana-Hernani ordezkatuz.

Nafarroara mendi irteera

Datorren iganderako Aizkardi Mendi Elkarteak irteera antolatu du Nafarroa aldera. Oraingoan, Belagoatik (998m) abiatuko dira eta Keletta (1.902m) eta Kartxila (1.982m) ttonttorrak zapaldu ondoren, berriro itzuliko dira Belaguara. Irteera honen iraupena sei ordu ingurukoa izango da, eta luzeera, 14 kilometrokoa. Izena emateko telefono honetara deitu 649.717.182 (20:00etik 22:00 era), edo Aizkardi aretoan ostegunean ordutegi berdinean osteguna baino lehen. Irteera goizeko 6:00etan izango da, Olaederra kiroldegitik abiatuta.

Partidos de la Donosti Cup

Dentro de la Donosti Cup, el Billabona FC juega hoy en Matigoxotegi (Donostia), frente al Danena B, a las 19 horas. Mañana, frente al Ath. Gran Canaria, en Zarautz, a las diez de la mañana. Y en el B10-grupo B, juega hoy contra Lengokoak, a las once, en César Benito (Donostia) y mañana, contra Atletic San Just, a las 17.30 horas, en Zaratutz. Además, el campo de Arratzain acoge hoy la disputa de ocho partidos dentro de la segunda jornada del torneo.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos