Pilota txapelketako palako finalerdiak, gaur

AMAIA GOIKOETXEA

Gaur gauean jarriko da abian IX. Alegiako Pilota Txapelketa. Palaz zein eskuz jokatuko den txapelketa izango da eta 21:00etatik aurrera palako bi finalerdiak jokatuko dira. Emakumeek jokatuko dute modalitate honetan. Lehen partidan, Garmendia eta Mendizabal Galdosen eta Huitziren aurka ariko dira. Bigarren finalerdian, Irazustabarrenak eta Erasunek Larrarteren eta Maizaren kontra jokatuko dute. Bi partidetako irabazleak elkarren aurka ariko dira uztailaren 13an Elorri pilotalekuan jokatuko den festetako jaialdiaren barruan.