Pilota partidak jokatuko dira gaur Usarrabi pilotalekuan

IMANOL ARRATIBEL ASTEASU.

Gaur pilota jaialdia lehiatuko da Astesuko Usarrabi pilotalekuan, arratsaldeko 20:15etan hasita. Lehenik, Infantilen (2005-2006) partida jokatuko da: Gazteleku 3 Añorga 1 aurka. Gero, Eskuz banaka 4T kadeteak - 2. Maila: Gazteleku (Lanzeta) Tolosaren (Etxabe) aurka eta bukatzeko, eskuz banaka 4T nagusiak Gazteleku (Osa) Izurunen (Gabirondo) aurka.

Kale Nagusia itxita

Plazako obrak direla-eta, Kale Nagusiko beheko sarrera eremuan harria jartzen hasi behar dute orain. Ondorioz, ezin izango da bertatik kotxez pasa maiatzaren amaiera arte.

Hori horrela izanik, trafikoa honela bideratuko, udalak ezagutzera eman duenez. Sarrera Kale goitik, Agiñazpi baserriaren paretik egingo da. Eta irteera, aldiz, Eliz kaletik.

Kamionetak eta furgonetak, berriz, Agiñazpi aldetik egin beharko dituzte sarrera zein irteerak.

Eta Kale Nagusian aparkatzea erabat debekatua dago. Neurri berezi hau maiatzaren 8tik hilaren amaierara arte egongo da indarrean, jartzen den harriaren hormigoiak denbora hori behar duelako ondo gogortzeko.