Borrar
Las diez noticias clave de la jornada

Tolosa Goierri

'Pilota' izango da Euskal Jaietako protagonista astebukaera honetan

A. N.

anoeta.

Asteazkena, 8 urria 2025, 20:24

Comenta

Euskal jaia ospatuko da astebukaera honetan Anoeta. Urtero euskal kulturaren atal bat lantzen da festa honetan eta aurtengoan pilota izango da gai nagusia. Hamazotzigaren edizioa bihar hasiko da, Irakin eskolak emango duen doako sukaldaritza lantegiarekin.

Lantegia adin guztietan lau urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, nahiz eta txikienek heldu batekin egon beharko duten. Parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea 677.413.476 telefonora deituta edota Irakin Obradorean.

Lantegian 'Irakin pilotak' egiten ikasiko dute. Lehenengo, 17:10ean, Xabi Tolosa pilotaría ezagutuko dute Irakin obradorean. Ondoren, sukaldaritza tailera egingo da plazako estalkian 18:00etatik 20:00etara.

Larunbatean pilotak egiteko tailerra emango du Otero pilotagileak zimiterioan 16:00etatik aurrera. Jarraian, Behar Zana pilota elkartearen eskutik hainbat pilota modalitate probatzeko aukera egongo da frontoian 18:00etan hasita eta, 19:30ean, Galbahe taldearen kontzertua.

Igandean, ohitura den bezala, baserritarren eta artisauen azoka egingo da goiz guztian plazan, dultzaineroek eta Loatzoko trikitilariek alaituta. 11:30ean haurrentzako txapa-joka lehiaketa antolatuko da eta, ondoren, helduena.

Eguerdian, berriz, ardo dastaketa egingo da, Mendiko upategiko edari ezberdinak probatzeko aukera egongo da, eta txekor pintxoak ere egongo dira salgai. Goizari amaiera emateko bazkaria egongo da. Arratsaldean, bote luze erakustaldia eskainiko dute eta, ondoren, Gari eta Iñakirekin erromeria.

Irakurketa feminista

Datorren astelehenean, urriaren 13an, Irakurketa Feminista taldearen saio berri bat egingo da liburutegian. Goiatz Labandibarren 'Zoo' eleberria landuko dute, Alaine Agirrek dinamizatuta, 18:30etik aurrera.

Era berean, datorren ostegunean, hilak 16an, 3 eta 5 urte bitarteko haurretzako literatura klubaren lehenengo saioa egingo da 17:30etan liburutegian.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Pilota' izango da Euskal Jaietako protagonista astebukaera honetan