Borrar
Pier Paul Berzaitz.
Pier Paul Berzaitz Txintxarri abesbatzarekin ariko da kantuan bihar

Pier Paul Berzaitz Txintxarri abesbatzarekin ariko da kantuan bihar

'Egunsentiaren kantak' izeneko emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute 22:00etan Elizpen

AMAIA GOIKOETXEA

ALEGIA.

Jueves, 4 de julio 2019, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Orain bi urte Erramun Martikorenarekin egin bezala, Txintxarri abesbatzak Pier Paul Berzaitzekin batera eskainiko du aurten herriko festen inguruan urtero eman ohi duen kontzertua. 'Egunsentiaren kantak' izeneko emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute bihar 22:00etan Elizpe zinemara gerturatzen direnek.

Musikari zuberotarra izango da taula-gainera igotzen lehena: Iosune Marin eta Joxan Goikoetxea musikariak lagun dituela 'Atharratze jauregian' eta 'Euskal Herri maitea' abestiak eskainiko ditu Berzaitzek, besteak beste. Jarraian Txintxarri abesbatzak, Mariaje Rekondo pianoan lagun duela, beste hiruzpalau kantu eskainiko ditu: horien artean dira 'Goizian argia hastian' eta 'Maiteak galde egin zautan'.

Eta emanaldiaren azken zatian Pier Paul Berzaitzek eta Txintxarri abesbatzak elkarrekin hainbat abesti eskainiko dituzte, besteak beste: 'Ikusten duzu goizean', 'Baratze bat', 'Xalbador' eta 'Kontrapas'.

Ibilbide luzeko musikaria

Pier Paul Berzaitz 1951n jaio zen Muskildin (Zuberoa). Pauen bizi da gaur egun, baina beti egon da Zuberoari estuki lotua. Tradizioaren jarraitzaile eta bultzatzaile amorratua, zuberotar kantagintzari beste sentiberatasun bat ekarri dio, zalantzarik gabe, aspaldiko emozioak, olerkiak, kantak eta ametsak garaikide bilakatuz.

Guk taldeko sortzaile (1974) eta partaide, 80ko hamarkadaren bukaeran bakarkako ibilbideari ekin zion, eta 1987an kaleratu zuen bere lehen lana: 'Han eta hor'. Hamahiru urte geroago iritsi zen 'Baratze bat', Berzaitz entzule talde zabalagoarentzat ezagun egin zuen diskoa, hain zuzen ere, diskoari izena ematen dion kantuari esker. Haren atzetik etorri ziren 'Lili baten kantorea' (2005), 'Arnaud D'Oihenart - Poèmes de jeunesse' (2013) eta 'Hemen' (2013).

Beste abestalde

Diskogintzatik harago hainbat pastoral idatzi eta zuzendu ditu, horien artean, 'Atharratze jauregian' eta 'Bereterretx'. 'Elkanoren semeak' eta 'Euskal izpiritua' antzezlanen sortzaile da eta berriki 'Orreaga' eta 'Amaiur 2012 Haien ametsa gurea da' estreinatu ditu: dantza, antzerkia, musika eta bestelako osagaiak batzen dituzten ikusgarriak.

Bihar Alegiako Txintxarri abesbatzarekin egingo duen bezala, aurretik beste abestalde batzuekin ere aritu da elkarlanean Pier Paul Berzaitz: Donibane Lohitzuneko Arin koruarekin, Errenteriako Landarbaso abesbatzarekin eta Beasaingo Kantu Jira abesbatzarekin.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios