Pernando Amezketarraren istorioak gerturatu zituen Koldo Izagirrek

Herritar ugari gerturatu ziren Koldo Izagirreren hitzaldia entzutera. /  YARZA
Herritar ugari gerturatu ziren Koldo Izagirreren hitzaldia entzutera. / YARZA

YARZA AMEZKETA.

Amezketako Kultur Astearen baitan Koldo Izagirre idazleak Pernando Amezketarrari eta haren inguruko istorioei buruzko hitzaldia eskaini zuen kultur etxeko aretoan.

Izagirrek Pernandori buruz idatzitako liburuetan oinarritutako kontakizuna egin zuen, Joxe Mari Oterminek egindako ikerketan oinarritutakoa, baita Arrutik 1964an Pernandori egin zion irudizko-elkarrizketaren kontakizuna.

Gainera, hitzaldiaren ondoren, Bixente Gorostidi eta Amaia Agirre bertsolariek emanaldia eskaini zuten. Ikusleek gogoz entzun zituzten bien bertsoak, barre ugari eginez eta txalo zaparrada eskainiz amaieran.

Gaur jantzigintza hitzaldia

Gaur osteguna, XIX. mendeko jan-tzi zibilei buruzko hitzaldia eskainiko dute Beasaingo Ostadar dan-tza-taldeko ordezkariek. Izan ere, gaur egun baserritar-jantzi bezala ezagutzen dena, duela berrehun urte eguneroko jantzia zen. Hitzaldia 19:30ean hasiko da kultur etxeko aretoan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos