Pello Estanga izango da berriro ere EH Bilduko alkategaia

Anoetako EH Bilduko hautagaiak. /  NÚÑEZ
Anoetako EH Bilduko hautagaiak. / NÚÑEZ

NÚÑEZ ANOETA.

Anoetako EH Bilduk aurkeztu du datorren maiatzaren 26an egingo diren udal hauteskundeetarako zerrenda. Pello Estanga izango da alkategaia, bere hirugarren legealdia izango dena. Datorren legealdian biztanleriaren igoeraren ondorioz hamaika zinegotzik osatuko dute udala, eta Estangarekin batera aurkeztuko dira Saioa Tolosa, Amaia Urkola, Aitzol Esnaola, Esther Iztueta, Jokin Tolosa, Ana Elosegi, Mikel Atxega, Garazi Munduate, Xabat Urkola eta Ainhoa Gabirondo, ordezkoak Mikel Olano, Jone Redondo eta Joakin Iraola izango dira.