Pello Errota sariketaren lehenego edizioko finala urriaren 20an jokatuko da

IMANOL ARRATIBEL ASTEASU.

Urriaren 20an, Asteasun jokatuko da Pello Errota Sariketaren lehenengo edizioko finala, Asteasuko Udala eta Harituz Elkartea antolatuta. Bi kanporaketa izan dira (Zizurkilen eta Anoetan) eta bietako aurren-bigarrenak izango dira kantuan bertan: Asier Azpiroz, Unai Gaztelumendi, Eneko Lazkoz, Beñat Lizaso, Gai-jartzailea: Iker Iriarte.

Finala bertso-afari formatuan izango da, Iturriondo jatetxean, 21:00etatik aurrera.

Txartelak 20 euro salgai daude Iturriondon bertan, urriaren 18 arte, eta bertaratu ezin duenak erreserba egin dezake harituz.bzt@gmail.com helbidera idatzita.

 

Fotos

Vídeos