Borrar
Haurrentzako jolasen ondoren, guztientzako txokolate beroa banatu zen. ARGAZKIAK: NUÑEZ
San Pedro jaiak abian dira Leaburu-Txaraman

San Pedro jaiak abian dira Leaburu-Txaraman

NUÑEZ

LEABURU-TXARAMA.

Sábado, 30 de junio 2018, 00:19

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Atzo eman zitzaien hasiera San Pedro jaiei, herriko zaindariaren egunean. Meza nagusiaren ondoren herritarrentzako hamaiketakoa eskaini zuen udalak Ostatuan. Giro ederrean elkartu ziren mahai inguruan herritarrak, salda eta pintxoak dastatzera.

Arratsaldean haurrentzako jolasak antolatu zituzten gazteek plazan. Ginkana, aulki jokoa, ur jolasak eta abar izan zituzten. Amaitzeko, guztientzako txokolate beroa banatu zen.

Gaurko egitaraua

Gaur larunbata herriko haurren eta gaztetxoen arteko areto futbol partidak jokatuko dira 11:00etatik aurrera. Arratsaldean, berriz, herriko pilota eskolako umeen arteko partiduak jokatuko dira 17:00etatik aurrera eta 18:30ean buruz-buruko pilota partidua jokatuko dute Arkaitz Esnaolak eta Haritz Lertxundik. 20:00etan triki-poteoa egingo da herritarrentzat eta 21:00etan herri afaria izango da.

Ondoren, Elizagoien ahizpekin erromeria eta disko festa, goizaldera arte. Balio anitzeko lokalean egingo da festa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios