San Pedro egunez, herri afaria eta Tio Teronen Semeak

SALOME OLAETXEAMUTILOA.

Beroari aurre eginez doaz aurtengo San Pedro jaiak; gaur zaindariaren eguna ospatuko da. Ordubi t'erdietan gazteek bazkariarekin hasiko dira.

Arratsaldean, 17:00etan, haurren txanda denez, 'Real Sociedad puzgarriak' izango ditugu frontoian.

Iluntzean, 21:00etan Herri afariari hasera emango zaio. Hamabi t'erditan, Tio Teronen semeak taldearen 'Testamentua' izeneko ikuskizuna eskainiko digute. Jarraian, Guri 5 taldearen eskutik musika emanaldia goizalderarte.