Patxi Ezkiaga herriko seme kuttuna hil da

Joan den urtean 'Urrutiko lur hauek...' lanaren aurkezpenean omenaldia egin zitzaion. /   NUÑEZ
Joan den urtean 'Urrutiko lur hauek...' lanaren aurkezpenean omenaldia egin zitzaion. / NUÑEZ

Astelehenean Irunen egingo den hiletara joateko Udalak autobusa antolatu du

NUÑEZ LEGORRETA.

Patxi Ezkiaga idazle legorretarra atzo hil zen 74 urterekin, Donostian, familiaren babesean. La Salleko anaia, idazle oparoa izan zen, poeta, irakasle eta itzultzaile lanak ere egin zituen. Bere azken lana, 'Urrutiko lur hauek...' Legorretako herriari utzi zion eta udalak argitaratu zuen joan zen urtean. Argitalpenaren aurkezpenean omenaldi beroa eskaini zion herriak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ere Ezkiagaren heriotza deitoratu zuen atzo albistea jakin zenean, «euskal kulturari, literaturari eta euskarari egindako ekarpena» eskertuz.

Hileta elizkizuna astelehenean izango da 18:00etan Irungo La Sallen. Gorpu beila Irungo La Sallen egongo da gaur larunbata 10:40a arte. Legorretako Udalak hiletara joateko autobusa antolatu du.

Beharrezkoa izango da astelehen goizean bertan udaletxean izena ematea eta autobusaren prezioa 5 eurokoa izango da.

 

Fotos

Vídeos