Patinaje ikastaroa eskainiko da gaur eskolako estalpean

YARZA BERROBI.

Haurrentzako eta gaztetxoentzako patinaje ikastaroa izango da gaur arratsalde guztian. Ikastaroa eskolako estalpean izango da eta norberak eraman beharko ditu kaskoa eta patinak. Bi txanda antolatu dira maila ezberdinetara egokituak, 18:30etik 19:30era lau eta zortzi urte bitartekoentzako ikastaroa eskainiko da, eta jarraian, bederatzi urtetik gorakoentzako ikastaroa.

 

Fotos

Vídeos