Parte hartze handia Altzoko jaietan

Denetarik izan da jaietan, besteak beste, herrik-kirolak, paella lehiaketa eta dantzak. / YARZA
Denetarik izan da jaietan, besteak beste, herrik-kirolak, paella lehiaketa eta dantzak. / YARZA

YARZAALTZO.

Altzoko herritarrek agurtu dituzte jada datorren urtera arte San Inazio jaiak. Egitarau oparoko bost egunen ondoren, herriko zaindariaren egunean amaitu ziren jaiak. Urtero bezala parte hartze handiarekin igaro zituzten jaiak, jai-giro onean. Txupinazoaren ondoren, paella-bazkariarekin hasi zituzten jaiak. Hamasei paella prestatu zituzten gazteen zein helduen koadrilek. Gainera, dantza-emanaldiak izan dira nagusi, herriko gazteen parte hartzearekin emanaldi guztietan. Artea dantza-taldeko kideen emanaldiak eman zien hasiera jaiei, eta ondoren, ikuskizun berezia eskaini zuten udal pilotalekuan. Gainera, Alurr taldeko kideek ere 'Irradak' ikusizuna eskaini zuten plazan, herriko dantzariak tartean zirela. Ohitura den bezala, herri-kirolak ere izan ziren. Aurten, Urra harri-jasotzailea eta Maika Aristegi, Irati Astondoa, Alkizalete eta Urteaga aizkolariak izan ziren lanean Altzoko plazan.