Parte hartze handia Leaburuko San Pedro jaietan

Taldeka herrian antolatutako ibilbidea osatu zuten gaztetxoek./
Taldeka herrian antolatutako ibilbidea osatu zuten gaztetxoek.

YARZALEABURU-TXARAMA.

Leaburuko herritarrek giro onean ospatu dituzte San Pedro jaiak. Gaztetxoek ederki pasa zuten larunbat arratsaldean herrian zehar antolatu zen triatloi proban. Lau partaideko hiru talde osatu zituzten. Bakoitzak zaku-karreran, bi ibilbide korrika eta azkenik bizikletan plazaraino joan behar izan ziren. Elkarri animatuz, giro onean igaro zuten arratsaldea.

Igandean, berriz, txakolin-dastaketa izan zen goizean. Herritar eta bisitari ugari gerturatu ziren plazara antolakuntzak jarritako hiru txakolinak eta txorizo-pintxoak dastatzera. Gainera, aldi berean haurrentzako eta gaztetxoentzako eskulan tailerra izan zen. Intzak lagunduta, karterak edota 'atrapasueños'-ak egin zituzten, eta aurpegia margotzeko aukera ere izan zuten.