Tolosa Goierri
Pantailen gehiegizko erabileraz hausnartzeko saioa biharSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
Pantailen gehiegizko erabileraz hausnartzeko saioa biharJ. Z.
zegamA.
Miércoles, 19 de febrero 2025, 20:43
Pantailen gehiegizko erabilerak nerabeengan duen eragina kezka iturri bihurtu da herritarren artean. Hori dela eta, Udalak, 'Altxa Burua' taldearekin elkarlanean, prebentzioa eta kontrola sustatzeko lan saioak antolatuko ditu datozen egunetan. Saio hauek herriko gazteei, gurasoei eta Aitxuri Herri Eskolako irakasleei zuzenduak izango dira.
Ekimena Eusko Jaurlaritzaren 'Cyber Zaintza' agentziaren laguntzarekin gauzatuko da. Agentzia honek urtero gai ezberdin bat lantzen du, eta aurreko urteetan cyber bulliyng-a edo Interneten segurtasuna bezalako gaiak jorratu ditu. Aurten, herriko 'Altxa Burua' taldeak gaiaren aukeraketan lagundu du, talde hau duela urtebete baino gehiago herriko hainbat gurasoren ekimenez sortu baitzen teknologia berrien erabileraren inguruan hausnartzeko.
Saioak taldeka egingo dira:, bihar arratsaldean, 12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako saioa izango da, 17:00etan; astelehenean berriz, otsailaren 24an, Aitxuri Herri Eskolako irakasleentzako saioa izango da 16:15ean, eta gurasoei zuzendutakoa 18:00etan. Saio guztiak gaztelekuan egingo dira.
Parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa da. Gazteek gaztelekuko drive-an eman beharko dute izena, eta gurasoek liburutegian. Izena emateko azken eguna otsailaren gaur izango da. Saio hauek sentsibilizazio helburua dute, eta saio bakarrean azterketa sakoena egitea ezinezkoa den arren, informazioa zabaldu eta kontzientziazioa sortzeko balioko dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La Unidad de Trasplantes de Valdecilla, premio Cántabro del Año
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.