Tolosa Goierri
'Paisaia' erakusketa irekiko dute igandean Ur Mara MuseoanSecciones
Servicios
Destacamos
Tolosa Goierri
'Paisaia' erakusketa irekiko dute igandean Ur Mara MuseoanAmaia Núñez
ALKIZA.
Miércoles, 14 de mayo 2025, 20:17
Hamabosgarren urteurrena ospatuko duen urte honetan, hainbat ekitaldi ospatuko ditu Ur Mara Museoak eta denboraldiko bigarrena antolatu dute iganderako, hilaren 18rako. 'Paisaia' erakusketa inauguratuko du eguerdiko 12:00etan. Natura sormen prozesuen parte den lau emakumek haien lana aurkeztuko dute museoko negutegian: Ainhoa Goenaga, Ada Garrues, Gin Ro eta Maider Biguri.
Batetik, hiru artistek erakusketa irekiko dute. Ainhoa Goenaga artista eskultura eta performanzeak egiten ditu, beti natura eta bere elementuak oinarri hartuta. Bestalde, Ada Garrues Sormenaren Kabian iaz bekaduna izan zen, eta besteak beste, oihalgintza eta Alkizako paisaia uztartu zituen egonaldian. Gin Ro artista bisuala eta diseinatzaile industriala da eta argazkilaritzare bidez osatzen du bere obra.
Era berean, Maider Biguri abeslariak ere emanaldia eskainiko du erakusketaren aurkezpenaren baitan. Ekitaldirako sarrera irekia da, baina edukiera muga dela eta urmara.alkiza@ gmail.com helbidera idaztea gomendatzen dute, baita museora iristeko autoa elkarbanatzea ahal izanez gero.
Ekitaldiaren ondoren, bazkaria egongo da, Ur maran tradizio bilakatu diren comunitu food-arekin. Bazkariak 20 euroko prezioa du, aukera beganoa ere egongo da, eta bertara geratu nahi dutenek museoko helbide elektronikora idatzi beharko dute.
Euskal Herriko Unibertsitateak Koldobika Jauregiri eskainitako udako ikastaroa antolatu du ekainaren 16 eta 17an. Donostian eta Alkizan egingo da, eta bertan artea, natura eta komunitatea ardatz hartuta, Koldobikaren ibilbidea eta ondarea aztertuko dituzte hainbat adituk.
Alkizako Udalak bere gain hartuko du ikastaroan parte hartzen duten herritarren matrikula. Hasiera batean norberak ordaindu beharko du eta, ondoren, matrikula eta parte-hartze egiaztagiria aurkeztuta, dirua bueltatuko du. Aurrekontu finko bat onartu du Udalak partida honetarako eta, hortaz, ikastaroan parte hartzen duten herritar kopuruaren arabera, matrikula osoa ordainduko du edo parte hartzen duten herritarren artean banatuko da.
Ikastaroaren egitaraua uik.eus webgunean kontsulta daiteke. Elena Cajaraville darama zuzendaritza artistikoa. Gainera, zuzendaritza akademikoan eta hizlarien artean daude, besteak beste, Koldobikarekin lan egindako Antonio Casado, Jon Umerez, Iñaki Irazabalbeitia, Susana Cencillo, Ainara Martin, Maria Montesino, Carmiña Dovale, Maider Zilbeti, Mikel Zugaza, Telmo Esnal edota Joaquin Araujo.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El motorista fallecido en Quintanilla de Trigueros es hermano del alcalde de Cigales
El Norte de Castilla
Todos los conciertos y festivales de este verano en Cantabria
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.