Ostiral Santuko prozesioaren distira

Jendetza bildu zen aurtengoan ere ostiraleko prozesioaren irteera ikusteko; irudian Ximon zirenearraren pasoa herriko kaleetara abiatuz. / ARGAZKIAK: JOSE MARI LOPEZ
Jendetza bildu zen aurtengoan ere ostiraleko prozesioaren irteera ikusteko; irudian Ximon zirenearraren pasoa herriko kaleetara abiatuz. / ARGAZKIAK: JOSE MARI LOPEZ

ANDONI ETXEBERRIA SEGURA.

Ostegun eta Ostiral Santuko prozesioek herriko kaleak zeharkatu dituzte aurten beste behin. Eguraldiak ere errespetatu ditu ekitaldiak bi egunetan, ostegun arratsalde lainotsuan euri tanta batzuk erori ziren arren. Hiru mendez baino gehiagoz Aste Santuan herrian ikusi den desfilea kaleetan izan da berriz ere, San Joan Ebanjelaria, Baratzeko Otoitza, Jesusi Zigorkada, Zirineo, Gurutzea, Pietatea eta Ama Birjinaren irudiekin. Nazareno, penitente eta soldadu erromatarrek osatu dute erlijio desfilea, 350 herritarren partaidetzarekin.

Ostegunean disdiratsua izan bazen prozesioa, ostiralekoa ere bikain atera zen eta emozioz beteriko uneak izan ziren beste urte batez desfileak iraun zuen bitartean. Txistulari eta koruaren doinuei, Legazpiko Bandaren musika gehitu zitzaion ostiralean. Pauso bizidunen artean, San Migel izan zen protagonista berezia ostiralean, sepulkroaren pausoari jarraituaz. Aurtengoan Aritz Rodriguezek jantzi duen goiaingerua bere ohizko pausuak eginez ibili zen kaleetan, aingerutxoak inguruan zituela.