Borrar
Jendatza bildu zituen aurtengoan ere Seguran egindako Ostiral Santuko prozesioak. Ikusgarria izan ohi da eta txalotzekoa herritarren parte hartzea. ARGAZKIAK JOSE MARI LÓPEZ
Ostiral Santuko prozesio ederra ikusi zen Seguran

Ostiral Santuko prozesio ederra ikusi zen Seguran

ANDONI ETXEBERRIA

SEGURA.

Domingo, 1 de abril 2018, 00:03

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ostegun eta Ostiral Santuko prozesioek herriko kaleak zeharkatu dituzte aurten beste behin. Eguraldiak ere errespetatu ditu ekitaldiak bi egunetan, lainotsu eta fresko egon arren ostiralean. Hiru mendez baino gehiagoz Aste Santuan hirigunean ikusi den desfilea kaleetan izan da berriz ere, San Joan Ebanjelaria, Baratzeko Otoitza, Jesusi Zigorkada, Zirineo, Gurutzea, Pietatea eta Ama Birjinaren irudiekin.

Nazareno, penitente eta soldadu erromatarrek osatu dute erlijio desfilea, 350 herritarren partaidetzarekin.

Ostegunean ederra izan bazen prozesioa, ostiralekoa ere bikain atera zen eta emozioz beteriko uneak izan ziren beste urte batez desfileak iraun zuen bitartean. Txistulari eta koruaren musikari, Legazpiko Bandaren doinuak gehitu zitzaizkion ostiralean.

Pauso bizidunen artean, San Migel izan zen protagonista bereziak ostiralean, sepulkroaren pausoari jarraituaz.

Aurtengoan Oier Albisuk jantzi duen goiaingerua bere ohizko pausuak eginez ibili zen kaleetan, aingerutxoak inguruan zituela.

Atzo gaueko Larunbat Santuko elizkizunaren ondoren, gaur emango zaie amaiera aurtengo Aste Santuko ekitaldiei, Pazko Eguneko mezarekin. Komentuan izango da elizkizuna, 11:00etan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios