Borrar
Gazteluko Ostatuak terraza du sarreran. NÚÑEZ
Ostatuaren kudeaketa lehiaketara atera du Gazteluko Udalak

Tolosa Goierri

Ostatuaren kudeaketa lehiaketara atera du Gazteluko Udalak

Taberna-jatetxeaz gain, Herri Kirolen Museoa ere hartzen du udaletxearen azpian dagoen lokalak

Amaia Núñez

GAZTELU.

Viernes, 11 de abril 2025, 19:41

Herriko Ostatua esleitzeko deialdia argitaratu du Gazteluko Udalak. Taberna-jatetxea lehiaketara atera du urte beterako, bi urtez luzatzeko aukerarekin. Tabenarekin batera berrogeita hamar pertsona ingururentzako jangela dauka, eta ondoan, jolas-gela. Kanpoan terraza ere badauka. Horrez gain, eraberritze lanen ondoren, herri-kiroletan oinarritutako dekorazio-erakusketa dauka jarrita.

Apirilaren 22an izango da eskaintzak aurkezteko azken eguna. Hileroko gutxieneko kuota 60 eurokoa izango da, BEZ kanpo. Eskaintzak udaletxean bertan aurkeztu beharko dira. Informazio gehiagorako udaletxera deitu daiteke, 943 205 200 telefono zenbakira edota udala@gaztelu.eus helbidera idatziz.

Udalak tabernako berogailu, gas eta uraren gastua ordainduko du urtebetez eta, ondorengoetarako, establezimenduak dituen diru-sarreren arabera, kudeatzailea egin beharko da gastu hauen kargu, beti ere Udalarekin adostasunera iritsita.

Herri Kirolen Museoa

Duela hiru urte Ostatua berrireki zenetik, taberna eta jatetxeaz gain, Herri Kirolen Museoa hartzen du lokalak. Museoa herri kirolen historiaren argazki ezberdinak daude ikusgai, baita materialak ere, modalitate ezberdinetako kirolariek emandako erremintekin. Besteak beste, Aimar Irigoienen harri bat, Karmele Gisasola 'Zelai III'.aren txalekoa, Iñaki Perurenak idatzitako bertsoa eta bideo bat grabatu du abestuz, bere seme Inaxioren galtza batzuk, Olasagastiren eta Irati Astondoaren aizkorak, Erasunek eta Alatzne Etxaburuak kamisetak, Ibarrako Soka tira taldekoen materiala... Pieza bakoitzaren ondoan jabearen ibilbidea dago laburbilduta.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ostatuaren kudeaketa lehiaketara atera du Gazteluko Udalak